Hondarribiko orria zabalik

Aurtengo irailaren hasieran zabaldu genuen Hondarribiko barnetegia, urte askoan Alkizan izan genuena ordezkatzera etorri dena. Alkizatik Hondarribirako aldaketak ezinbestean eskatzen zuen beste aldaketa bat ere: web orri honetako informazioarena. Horretan aritu gara azken asteotan. Atzo arratsaldean (azaroak 29) zabaldu genuen Hondarribiari dagokion orria. Hortxe dituzue Miren, Natalia, Jon eta Imanol, irribarretsu, Hondarribiko euskal girotze barnetegiaren berri ematen.

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Etiketak: , | Iruzkina idatzi

Bilera barnetegian, irailaren 6an

Irailaren 1ean hasi da ikasturtea barnetegietan ere. Irailaren 18an hasi eta 21era arte luzatuko da ikasturte berriko lehenengo txanda, izango diren 29 txandetatik aurrenekoa.
Hogeita bederatzi txanda horietan ikasleekin batera bertaratzekotan diren irakasleak deituta daude irailaren 6an bost barnegiotako bakoitzean izango den bilerara.
Bilera garrantzizkotzat jotzen dugu; izan ere egun horretan adieraziko baitizkizuegu irakasleok jakin beharreko zera guztiak, egonaldia ahal bezain ondo gauzatu dadin.
Bilerak goizeko 10:00etan hasiko dira irailaren 6an (asteazkena) barnetegi guztietan, eta ordubete eta erdi inguru iraungo dute. Ondoren, otordutxo bat eskainiko zaizue bertaratutako guztiei.

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Iruzkina idatzi

2017-2018 ikasturteko EGBen egonaldi-txandak

Dagoeneko erabakita daude 2017-2018 ikasturteko EGBen egonaldi-txandak. Maiatzaren 26an sinatutako ebazpenean agertzen dira bost barnetegietako txandak zer ikastetxek eskuratu dituzten. Bi zerrenda daude ebazpenean: batean, txanda guztiak agertzen dira, eta bestean, ordezko moduan gelditu diren taldeak.

Aurreko ikasturtean bezala, oraingoan ere txanda bakarra, bi edo hiru eman zaizkie ikastetxeei.

Aurtengo berrikuntza nagusia Hondarribiko barnetegia da. Orain arte Alkizan kokatuta egon den barnetegia irailaren 1etik aurrera Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxean egongo da. Hainbat arrazoi tarteko, Alkizatik Hondarribira aldatu dugu barnetegia. Beraz, Barria, Elgoibar, Hondarribia, Lemoiz eta Segura dira irailetik aurrera bost EGBak hartuko dituzten herriak.

Albistea, Egonaldi-txanak(e)n argitaratua | Etiketak: , , , , , , | Iruzkina idatzi

Zabalik dago epea barnetegietan txanda eskatzeko

Gaurtik aurrera, martxoak 7, zabalik dago epea, EAEko ikastetxe guztientzat, EGBetan txanda bat eskatzeko: 2017-18 ikasturtean Euskal Girotze Barnetegietan egonaldi-txanda bat eskuratzeko eskaera egiteko. Deialdia zabalik egongo da apirilaren 21era arte, egun hori barne.

Eskaera ikastetxearen aplikaziotik egin dezakezue, eta horrela egin behar duzue, aplikaziotik. Horixe da bidea, eta dagoeneko prest dago horretarako.

EGBetako lehenengo egonaldia 2017ko irailaren 18tik 21era izango da; eta azkena (29.a), 2018ko ekainaren 11tik 14ra, bost barnetegietan: Barria, Elgoibar, Hondarribia, Lemoiz eta Segura.

Aurtengo deialdiak bi berrikuntza ditu. Batetik, aurreko ikasturtean baino egonaldi-txanda bat gehiago izango da aurten bost barnetegietan: 29. Hortaz, 145 dira Hezkuntza Sailak ikastetxeoi eskaintzen dizkizuen egonaldi-txandak. Eta bestetik, azken urteotan Alkizako aterpetxean izan dugun barnetegia Hondarribiko aterpetxean izango da aurtengo irailetik aurrera.

Jakin badakizue Euskal Girotze Barnetegiak ikasleak euskaraz girotzeko sortu zirela. Hauxe dio barnetegietako egonaldien araudiak, haien helburuei dagokienez: “Barnetegien helburu nagusia etxeko eta kaleko erdal giroan bizi diren haurrei euskal giro aberatsa ezagutzeko eta bertan euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea da, bizipen gogoangarri bat izateko aukera izan dezaten; horrela, ikasleen euskara ikasteko prozesuari eta hizkuntzarekin duten harreman afektiboari bultzada eragingarria eman diezaioten”.

Hortaz, badakizue. Animatu eta eman izena garaiz. Barnetegiak zain dituzue.

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Etiketak: | Iruzkina idatzi

Hasi da ikasturtea barnetegiotan ere

Irailaren 19 goizean ikasle talde bana bertaratu zen Alkiza, Barria, Elgoibar, Lemoiz eta Segurako barnetegiotan: Andoain, Sopuerta eta Barakaldoko talde bana eta Zarauzko bi etorri zaizkigu 2016-2017 ikasturteko lehenengo txanda honetan, DBHkoak denak ere.

Irun, Barakaldo eta Leioakoak izango ditugu datorren astean, bigarren txandan. Txandaz txanda, hiri eta herri askotako taldeak hartuko ditugu 28 txandetan egingo ditugun 140 egonaldietan; denak ere helburu berberarekin: euskararen erabilerari eta haren aldeko motibazioari aupada bat ematea, ikasle bakoitza eta taldea bere osotasunean aintzat hartu eta haren kohesioa landuz, taldearen irakaslearekin batera.

Egonaldi-txanak, Euskara(e)n argitaratua | Iruzkina idatzi